Beraz, Getxoko azoka aukera paregabea da sektore horretako zaletuentzat; bertan eskuratu ahal izango baitituzte altzariak, liburuak, jostailuak, arropak, musika tresnak, monetak, koadroak, gailuak... eta beste hainbat tresna eta bitxikeria.
Getxoko Enkanteko Aretoaren helburu nagusia jendeari ahalik eta objektu, tresna eta artikulu aniztasun handiena erakustea da; horietariko batzuk bilduma egiteko piezak. Aurki daitezkeen bitxikeria guztien artean, nabarmentzekoa da fabrikazioaren kalitatea; izan ere, gehienak eskuz egin dira, eta gero eta zailagoak dira objektu horiek aurkitzea. Gainera horien sentimenduzko balioa ere aipatu behar da, urte asko dutenez beste garai batzuetako bizi eta ohituren benetako adierazgarriak dira.
Getxo Almonedan objektu katalogo zabala aurkitu ahal izango dugu. Prezio desberdinetako piezak egongo dira: garestiak eta gure aurrekontura gehiago atxikitzen direnak. Azken finean, Almonedan bisitariek gustura bilatu eta aztertu ahal izango dute, eta agian, ustekabeko zerbait ere aurki dezakete.
Partaideen zerrendan agertzen diren merkatari gehienak Bizkaikoak, Gipuzkoakoak eta Arabakoak dira baina, zenbait lekutatik ere etorriko dira: Aragoitik, Kataluniatik, Kantabriatik eta Madriletik hain zuzen ere. Beraz, mundu horretan murgiltzea atsegin dutenek ezinbestez etorri beharko dira Getxora, Bizkaiko azokan horretan nahi dutena aurkituko dute eta.
Azkenik, jendeak aparteko piezak ikusi ahal izango ditu, historiaz betetakoak. Bada, askotan funtzio praktikoa galdu arren, pieza horiek aurreko erabilera gainditu eta gurtzarako objektu bihurtu dira; beti ere, jatorrizko lanek izaten duten xarmarekin.
Ikusi
Partaideen zerrenda
Azokaren planoa