Denok Ibilaldira - Nahikari Ayo / Bertsolaritza irakaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 13a, 23:56

Pasa den urteko apirilean osaba etorri zitzaidan poz-pozik, berri on bat zeukala: “Datorren urteko Ibilaldia eman digute! Batzorderen batean izena emango duzu ez?” Zelako marroia pentsatu nuen nire baitarako. Orain dela zazpi urte ikastolan berdina bizi izan genuen, hamabost urte neuzkan, baina lan egin behar izan genuen guztiok eta ez zen gozoa izan.

Aurten Sopelanako Ander Deuna Ikastolakoekin antolatuko dugu. Urte osoko lana gogorra izan da. Aurreibilaldia prestatu beharra, ekitaldiak, prentsaurrekoak, kartelak pegatu, materiala saldu eta abar luze bat.

Egia esateko pena merezi izan du. Jai erraldoi honek bere alde txarrak eta onak ditu, baina batez ere onak. Urte askoan ikusi ez duzun jendea berriro ikusten duzu, zure ikaskide ohiak, irakasleak... Nagusi izanda, berriro ikastolara bueltatzea da.

Eta alde txarrak... Aurreibilaldia antolatzen egon den edonork ulertuko nau. Sopelako bertso-saioko hotza, Bilboko krosseko euri jasa, hainbat eta hainbat dei egin taldeak kontratatzeko... Batzutan eztabaidatu dugu, besteetan barre egin, baina beti izan da nagusi giro ona. Bi aste soilik geratzen dira egun handirako. Dena prest dago. Nerbioak puri-purian daude. Zuen laguntzaz Ibilaldia jai bat egingo dugu.

Hemendik animatzen zaituztegu parte hartzen maiatzaren 30ean Leioan, zuen laguntza beharrezkoa da ikastolen proiektua aurrera ateratzeko.

ETORRI IBILALDIRA!!!
ALKARREGAZ HELDU!!!
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun