Ertzaintzak jakinarazi duenez, 31 urteko emakumea atxilotu zuten atzo Getxo udalerrian, janari azkarra ematen duen establezimendu bateko arduraduna mehatxatu eta erasotzeagatik. Dendaren jabe den andreari artazi batzuk sartzen saiatu zen.
Arratsaldeko lau t'erdiak aldera izan zen gertaera. Oraindik itxita zegoen arren, dendara sartu zen emakumea, bertako langileetako bat barrura zihoala aprobetxatuz. Jana eskatu eta ezezkoa eman ziotenean, oldartu egin zitzaien. Ondoren, establezimenduko jabe den andrea mehatxatu zuen erasotzaileak, burua apurtuko ziola esanez. Sudurrean kolpea eta zangoan ostikada eman ostean, artazi batzuk hartu eta arduradunari sartzen saiatu zen. Hala ere ez zuen lortu, langileetako batek besotik heldu zuelako. Dendatik irtetera zihoala atxilotu zuen Ertzaintzak eta komisariara eraman zuten.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.