2003ko Energia Sarietako bat jasoko du Getxok

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 17a, 23:25

Energiaren Euskal Erakundeak (EEE) eta Euskal Udalen Elkarteak (Eudel) Basauriko, Getxoko eta Irungo udalak sarituko dituzte bihar, "Udal Ekimen Energetikoak" jardunaldien baitan, arlo energetikoan eginiko zenbait ekimenengatik. Horrela erabaki du adituek osatutako epaimahaiak.

Euskal Udalentzako Energia Sarien bigarren deialdiak partaidetza handia izan du bere lau sailetan: Eraginkortasun energetikoa; Eguzki-energia fotovoltaikoa; Udal ibilbidea; eta Eguzki-energia termikoa (hau saritu gabe gelditu da).

Horrela, Rafael Ibargüen Basauriko alkateak, Iñaki Zarraoa Getxokoak eta Jose Antonio Santano Iruneko alkateak bihar jasoko dute saria, Eudelen Bilboko egoitzan, Eusko Jaurlaritzako Energiaren zuzendari Txaber Lezamizen, EEEko zuzendari-kontseilari nagusi Jesus Maria Goiriaren eta Eudeleko zuzendari nagusi Mar Zabalaren eskutik.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun