Zaintzea komenigarria da, bizitza bakarra baino ez dago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 18a, 14:27

Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Garuneko infartua eman zion Jesus Gil-eri maiatzaren 9an, eta handik bost egunetara hil zen. Horrelako gauzak, normalean, pertsona batek bere burua zaintzen ez duenean gertatzen dira: gatz ugarirekin jan, atsedenik hartu ez eta edan edo erretzen duenean.

Baina, zer egin daiteke hau saihesteko? Lehenengo eta behin, osasuntsu elikatu, tentsioa kontrolatu eta, betez ere, alkohol gehiegi ez edan, ez erre eta kirola egin, behintzat osteratzo bat noizbehinka.

Zeintzuk izaten dira sintomak? Gorputzeko alde baten paralisia, oxigeno eza eta, batez ere, arnas-falta.

Zelan osatu? Fisioterapeuta baten laguntzaz eta kirola eginez.

Ondorioz: Zaindu egin beharra dago, bizitza bat baino ez dugu eta. Medikuarengana sarriago joan beharko ginateke ere bai. Hau guztia, eskarmentuz esaten dizuet, orain urte bete niri gertatu zitzaidako.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun