Gazteek euskara erabil dezaten hainbat ekitaldi egingo dira Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 18a, 21:13

Udalerriko haur eta gazteen artean euskararen erabilera sustatzeko, hainbat kultur ekitaldi antolatu ditu, uztailaren 1etik 23ra bitartean, Berangoko Gazteuskaltegiak. Besteak beste, ingurumena, tolerantzia eta errespetua, kontsumoa eta aisialdirako hezkuntza izango dira, helburu hori lortzeko asmoz, Berangoetako Kultur Etxean egingo diren jardueretan landuko diren gaiak.

Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia eta Berangoko Udalarekin elkarlanean, 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutiko euskaldunei zuzenduta daude Gazteuskaltegiak antolatutako ikastaroak. Astelehenetik ostiralera emango dira, 11:00etatik 13:00etara.

Horretaz gain, txangoak egongo dira eta, astean behin, ingelesez egingo dituzte ekintzak hirueletasuna bultzatzeko asmoz. Azkenik, uztailaren 23an, txitxiburduntzia eta jaia ospatuko dituzte jarduerei amaiera emateko.

Maiatzaren 31ra arte egongo da zabalik izen emateko aukera eta 25 euro ordaindu beharko dira. Beharrezkoa bada, zozketatu egingo dira tokiak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun