Adin txikiko gazte taldea identifikatu zuen pasa den igandean, maiatzaren 16an, Getxoko Udaltzaingoak, ibilgailu baten atzeko ispilua apurtu eta Algortako Obispo Etxeandia kalean zenbait zaramontzi gurutzatu ondoren. San Nikolas aldean aparkatuta dauden kotxeetan kalteak eragiten ari diren pertsonak harrapatzeko poliziak martxan jarritako lanen barruan izan dira identifikazioak.
Aipatutako egunean, hamabiak jota zirela, errepidean zaramontzi batzuk gurutzatzen ari zirela ikusi zituzten gazteak udaltzainek. Algortako Obispo Etxeandia kalean ibilgailu baten atzeko ispilua apurtzen ere atseman zituzten. Hori dela eta gazteak identifikatu zituzten, 17 urtekoak eta getxoztarrak guztiak. Gurasoen ardurapean utzi eta antzeko ekintzetan parte hartu duten argitzeko ikerketekin aurrera segitzen du Udaltzaingoak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.