Arkaitz Goikoetxea eta Kepa Saratxaga algortarrak absolbitu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 18a, 21:49

Arkaitz Goikoetxea eta Kepa Saratxaga algortarrak eta Iurdan Matitegi Durangoko gaztea absolbitu ditu Espainiako Audientzia Nazionalak Ertzaintzak antolatutako muntaia polizialean. Sententzia oraindik ez da ezagutzen, baina Arkaitz, Kepa eta Iurdan kartzelan daudenez, auzi honetan libre gelditu direla jakinarazi zien epaileak. Dena dela, kartzelan segitu beharko dute beste antzeko inputazio gehiago dituztelako.

Epaiketa Espainiako Audientzia Nazionalean egin zen, apirialren 28an eta 29an. Bertan garbi gelditu zen guztia Ertzaintzaren muntaia poliziala besterik ez zela. Lotsagarria.

Gainerako inputatuak zigorren bat jasoko dutela pentsa daiteke, baina ezin daiteke ezer aurreratu epaia ezagutu arte. Ziur asko, abokatuek jakinarazi digutenez, epaia datorren astean eman dezakete.

Honen guztiaren aurrean, Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Arkaitz, Kepa eta gainerako gazte guztien askatasuna aldarrikatu nahi dugu. Behin eta berriro esan dugun bezala, hau eskandalu politikoa da!

Zenbat preso dago espetxean Ertzaintzak torturaren bidez egindako inputazio faltsuez?

Zenbat gazte dago bizitza guztirako espetxe zigorrarekin kutxazain automatikoren bat erasotzeagatik?

Erantzuna ez dezala aireak eraman!


Oihu@

Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren Agerkari Elektronikoa

e-posta: oihua@kaixo.com
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun