Bikotea identifikatu dute saltokietan egindako lapurretekin zerikusia duelakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 19a, 21:35

Getxoko Udaltzaingoak Areeta auzoko hainbat saltokietan ustez lapurtutako hainbat gauza zeramatzaten bi lagun identifikatu zituen joan den astelehenean, hilaren 17an. Gauza horiek atzeman eta beren jatorria ikertzen ari dira uneotan.

Identifikatutako pertsonek, Ezkerraldekoak biak, polizi aurrekari ugari dituzte eta gizonezkoa, gainera, askotan egon da espetxeratuta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun