Herritarren Zerrenda aurkezteko hainbat hitzaldi eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 19a, 22:52

Europar Hauteskundeetarako ezkertiar eta abertzaleen artean osatutako hautes-zerrenda herritarrei ezagutzera emateko, hainbat hitzaldi antolatu dira Uribe Kostan. Besteak beste, Herritarren Zerrenda aurkeztuko dute bihar Algortan, 19:30etik aurrera, Villamonte kaleko kultur etxean egingo den ekitaldian.

Ostiralean, berriz, Sopelari helduko zaio txanda. Aurreko eguneko ordu berean hasita, hitzaldia emango dute udaletxeko hall kulturalean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun