20 lagunek osatuko dute Getxoko Ingurumeneko Tokiko Foroa: Udaleko 5 ordezkari; beste 2 enpresa eremukoak; 3 elkarte ekologista eta naturzaleetatik etorritakoak; beste 3 giza, kultur eta kirol elkarteetako kideak; eskoletako 2 ordezkari; Unibertsitateko beste bat; kontsumitzaileen ordezkari bat ere; elbarrituak direnen elkarteren bateko kide bat eta ingurumen arloan ospe handia duten bi adituk.
Ingurumeneko Tokiko Foroaren helburua Tokiko Agenda 21ean finkatutako ildo estrategikoen jarraipena egin eta agiri horretara proposamen eta ekarpenak egitea da.
Agenda 21-ek urtean birritan Tokiko Ingurumen Foroaren batzar nagusia egitea aurreikusten du, baina horren baitan era daitezkeen azpibatzordeek egokitzat jotzen duten bakoitzean egin ahal izango dute.