Ikasketa gelak zabalduko dira azterketa garaiko asteburuetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 20a, 23:02
Azterketa garaiko asteburuetan, ikasleentzako ikasketa gelak egongo dira zabalik, EHUko Bizkaiko campusean. Zehazki, Leioako Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultateko Ikasgelategian, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko Eraikin Nagusiko beheko solairuan, eta Bilboko Ingeniari Industrialen eta Telekomunikazioen Goi Eskola Teknikoko Ikasketa Aretoan irekiko dira gelak. Ikasketa gelak 9:00etatik arratsaldeko 19:30ak arte egongo dira irekita, maiatzaren 22, 23, 29 eta 30ean, eta ekainaren 5, 6, 12, 13, 19 eta 20an. Halaber, Leioan, Liburutegi Nagusia ere irekiko da larunbatetan , goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.
Horretaz gain, abuztuaren 28 eta 29an, eta irailaren 4, 5, 11, eta 12an, EHUko ikasleek aipatutako gelak erabili ahal izango dituzte ordutegi berarekin.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun