Herritarren Zerrenda aurkeztu dute Leioako campusean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 20a, 23:48

Mikel Etxaburu: "Europa gorri, berde eta morea nahi dugu"

Europar Batasunera eraman nahi dituen proposamenak aurkeztu zituen atzo, maiatzaren 19an, EHUko Leioako campusean, Herritarren Zerrendak. Horretarako, HZren bi bozeramaile bertaratu ziren Liburutegiko Hitzaldi Aretora: Mikel Etxaburu eta Sonia Gonzalez. HZk Europar soziala helburu duela azpimarratu zuen, beti ere, Euskal Herritik abiatuta.

Europar Batasunak hauteskundeak deituko ditu hemendik gutxira, hauek euskaldun guztiak batera bozkatzen duten lehen aldia izango da eta Herritarren Zerrendak euskaldunen zati baten ahotsa izan nahi du, Espainiako Gobernua kontrakoa erabakitzen ez badu behintzat. Hori dela eta, Herritarren Zerrendak (HZ) bere proposamenak ezagutarazteko hitzaldia antolatu zuen atzo EHUko Leioako campuseko Liburutegiko Hitzaldi Aretoan. Mikel Etxaburu eta Sonia Gonzalez izan ziren hizlariak.

Europa urrun dagoela dirudien arren, HZko bozeramaileek aipatu zutenez, "ez dago hain urrun, izan ere, Europan hartzen diren erabaki guztiek guregan eragin nabarmena baitute". Horrez gain, Europara eramango dituzten proposamenen inguruan gauza bat azpimarratu zuten lehenik eta behin: "nahiz eta denek gurea Ez-aren proposamena dela esan guk proposamen ezberdinak dauzkagu. Izan ere, proposatzen den Kapitalaren Europaren kontra gaudenez Ez-aren alde gaudela diote baina guk bestelako Europa bat proposatzen dugu ordea, Europa gorri, berde eta morea".

Beste alde batetik, "Euskal Herriko zerrenda nazional bakarra" direla nabarmendu zuten, bi barrutietan banatuta "Espainiakoa 54 ordezkariekin eta Frantziakoa 10 lagunekin", Euskal Herriko iparraldean eta hegoaldean aurkezten baitira. Horren inguruan esan behar da, nahiz eta, Espainiako Gobernuak HZren kontra egin, Frantzian HZ legala izaten jarraituko duela.


Ikusi:

http://www.mediaberri.com/
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun