Bizkaiko kanporaketak eta finalaurrekoak egin eta ostean, finala jokatuko da abenduaren 19an Bilboko Euskalduna Jauregian.
Horretaz gain, Lamiakoko dantza-taldearen 25. urteurrena dela eta, bertso afaria antolatu dute Leioako auzoan. Besteak beste, Jon Maia eta Ipar Uribeko txapelduna eta txapeldunordea arituko dira bertsotan, 22:00etatik aurrera, eskoletako pilotalekuan egingo den ekitaldian. Afarirako txartelak Ipar-Uribeko finalean egongo dira salgai.
Bizkaiko Txapelketarako txartela lortzen ahaleginduko dira larunbat honetan Areetan eskualdeko bertsolariak. Izan ere, Ipar Uribeko V. Txapelketaren finala jokatuko da bihar, 19:00etatik aurrera, Andres Isasi musika eskolan. Bertan txapela irabazten duenak ez du sari makala izango, zuzenean Bizkaiko kanporaketetara igaroko baita. Ipar Uribeko bi kanporaketen ostean, hauek dira finalean lehiatuko diren zortzi bertsolariak: Xabier Paya, Jagoba Pereda eta Ekaitz Larrazabal algortarrak; Josu Landeta getxoztarra; Alberto de Abajo 'Zoro' larrabetzuarra; Miren Ibarluzea eta Iker Gangoiti mungiatarrak eta Joanes Igeregi sopeloztarra.