Gastuak, xahutzaileak eta promesak - Naia Diez / Kazetaritza ikaslea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 21a, 23:34

Gaur 2004ko maiatzaren hogeitabian Felipe printzipearen eta Letizia Ortizen arteko eskontza erreala ospatuko da.

Milaka pertsona telebistatik ikusten egongo dira, eta beste ehundaka Madrileko La Almudenarantz hurbilduko dira zeozer ikusi ahal izateko.

Bitartean, Madril osoa poliziagaz inguraturik egongo da. Gobernuko buruek, famili erreal osoa, TVEko Letiziaren lankideak, bikotearen lagunak... izugarrizko ospakizuna egingo dute. Janariak 250.000 euro (40 milioi pezeta baino gehiago) kostatuko du, familia errealaren jantziak, beste hainbat euro, eskontza osoak 20 milioi euro, eta guzti hau guk ordaintzen dugu.

Hala ere, badago jendea, berdin zaionari. Telebistan ikusi nuen adineko bi emakumek telebista handi bat, modernoa, plasmakoa... erosi dutenak eskontza ondo ikusi ahal izateko.

Joan den larunbatean Jesús Gil, Atletico de Madrid-eko presidentea hil egin zen.

Honek baita ere milaka eurorekin ibili izan da gora eta behera, nahi zuena eginez bere aberastasuna lortzeko, eta hala ere, jendeak txalotzen zuen bere pertsona.

Honekin ez ditut pertsona hauek kritikatu nahi.

"Boterea" jasotzerakoan jendea gauza askotaz ahazten da, gauza asko zin egitea erreza da, baina dirua erditik sartzen denean, zaila da burua hotz mantentzea.

Aurten zortzi urte eta gero gobernuz aldatu gara, Sozialistek gauza asko zin egin zizkiguten eta momentuz, bere hitza betetzen ari dira, Kataluniarekiko jarrera aldatu dute, ea Euskal Herriarekin berdin gertatzen den.

Lau urte barru, berriz ere hauteskundeak izango dira, eta berriz ere geure botoa eman behar izango dugu. Ez dakit lau urtetan zer gertatuko den, baina espero dut azken gobernuak izan zuen amaiera trajikorik ez izatea.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun