Auzitegi Gorenaren iritziz, HB, EH eta Batasunaren "jarraipena eta oinordekoa" da Herritarren Zerrenda. "HZ hauteskunde elkartearekiko Batasunaren egituraren bultzada eta kontrola antzematen da", dio gaur kaleratutako epaiak. Hautagaitzaren aurkezpenean jasotako babesak, hautagaitza sortu aurretik eta ondoren garatutako estrategia, sinaduren bilketa eta finantzazioa eta hautagaiek eta sustatzaileek Batasunarekin duten lotura aipatzen ditu Auzitegi Gorenak bere tesiaren froga gisa.
Fullaondo: "Estatuak milaka herritar hil nahi ditu politikoki" - Berria (2004 Mai 22)