Zebra bideak errespeta ditzagun behingoz

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 22a, 21:42

Inazio Etxebarria 'Guzurti'

Ez dut ulertzen zergatik jartzen dituzten goratutako zebrabideak. Ingalaterran oso eraginkorrak omen dira, kotxeak gelditu eta oinezkoak pasatzen uzten dituztelako. Bizkaian, ordea, geldoago joan beharrean arinago doaz kotxeak.

Suposa dezagun, Azkorri-Bilbo ibilbidea egiten duen hiri-autobusa egunean 650 bider igarotzen dela zebrabide horietatik. Motelgailuak izorratuko zaizkio laster! Gainera, herritar guztiok ordainduak dira autobus horiek.

Horretaz gain, zer egin beharko dugu ibilgailuek zebrabideak errespeta ditzaten? Hobeagoa izango litzateke semaforo gehiago jartzea. Zebrabideak errespetatzen ez dituztenei isunen bat jarri edota karneta kentzea beste aukera bat izango litzateke.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun