Erandioko ur-horniketa sarean 44 isuri konpondu dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 24a, 23:54

Apirilaren 22tik hona, 44 isuri aurkitu eta konpondu ditu, Erandioko ur-horniketa sarean, Udal Sareak enpresak. Hain zuzen ere, udalerrietan edateko ura banatzeko sareen kudeaketaz arduratzen da Udal Sareak. Udal Partzuergoaren eskuetan dago aipatutako enpresaren ustiapena.

Erandioko Udaleko iturrien gaur jakinarazi dutenez, herriko ur-horniketa sarean, isuriak detektatzeko azterketa lanak egiten dihardu Udal Sareak enpresa, egon daitezkeen ur galerak gutxitzeko. "Dirua aurrestea" ekarriko luke horrek. Gainera, lanei bukaera emateko, isuriak uneoro detektatzeko sistemak jarriko dituzte arketetan eta lan talde bat arduratuko da ur-horniketa sareak gainbegiratzeaz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun