Parte hartu duten erakusle gehienak Euskal Autonomia Erkidegokoak izan dira, Aragoi, Kantabria, Katalunia eta Madrilgoak ere izan diren arren. Izaera ezberdineko milaka objektu izan dira ikusgai erakusguneetan, filatelia, numismatika edota antigoaleko objektuak. Altzariak, enkanteak eta pinturak izan dira laugarren edizioko objektu salduenak.
Getxoko Almonedaren izaera ez da komertziala bakarrik, beste garai batzuetako objektuen erakusleihoa ere izan nahi baita. Objektuen aniztasun honek ahalbidetu du Getxon mota askoko bildumagile eta erosleak biltzea.