Apartheid politikoa urtebete beranduago

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 24a, 23:56

Bihar maiatzaren 25ean urtebete egingo du azken udal hauteskundeak izan zirenetik. 2.756 pertsonen botoa jaso arren Getxo Biziaren zerrendaburu eta ordezkariak ezin izan du oraindik udaletxean dagokion aulkian eseri. Egoera honen aurka hitzez agertzen direnek ere ez dute hau konpontzeko ezer egin, eta are larriagoa dena, Ezker Batuak Getxo Biziari dagokion postua beretzat hartu du eta Ezker Batua, Eusko Alkartasuna eta Eusko Alderdi Jeltzalea, Getxo Biziari dagokion postuaz baliatzen ari dira gehiengo osoz Getxoko Udala gobernatzeko.

Ez dugu ez dagokigun ezer eskatzen, baina ozenki aldarrikatu eta exijitu egiten dugu milaka herritarren bozak errespetatuak izan daitezen. Horretarako mozio bitartez proposamen zehatz bat egin dugu. Udalak eskubideen urraketa larri hau salatu behar du eta hitz eman behar du instituzio gisa herritarren eskubideen aldeko jarrera irmoa hartuko duela. Aldi berean 5/1985 LOREG legearen 182 artikuluak jasotzen duen formula aplikatzearen alde agertu behar du. Horren bitartez Ezker Batuako Aitor Lafuente jaunak eta zerrenda bereko gainontzeko hautagaiek uko egin diezaiokete ez dagokien postuari, ondoren Getxo Biziako ordezkaria izendatzeko. Demokraziaren alde badaude, hitzekin soilik ez, ekintzekin erakutsi egin behar dute.

Zarraoa alkateak ez du biharko Ez Ohiko Udal Batzarra deitu nahi izan. Honen aurrean mozio bera aurkeztu dugu datorren 28ko udal batzarrean irakurri, eztabaidatu eta onartzeko. Alkateari mozioa gaiordenean sartzea exijitzen diogu.

Bihar maiatzaren 25 asteartean, urtebeteko apartheid politikoa salatzeko eta egin dugun proposamenaren berri emateko konzentzazioa deitu dugu arratsaldeko 8etan Telletxe plazan.


Informazio gehiago:

http://www.getxobizia.org
e-posta: info@getxobizia.org
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun