Gaur egun Udal Musika Eskolan ikasten ari diren ikasleek zabalik dute datorren ikasturterako matrikula egiteko epea. Gero, ekainaren 1etik 30era, musika ikasketei ekin nahi dieten ikasle berrientzat zabalduko dute matrikulazio epea. Musika Eskolak Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean duen egoitzara jo behar dute interesatuek eskabideak egiteko. 4 urtetik hasi eta 65 urte arteko 260 ikasle ditu Musika Eskolak eta hainbat musika talde osatu dute: orkestra, banda eta ganbara musikako taldeak.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.