Haur kategoriako bi jokalarik irabazi dute Barrikako tenis txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 25a, 22:41
Barrikako Abaroa Tenis Taldeak antolatuta, pasa den igandean (maiatzak 23) jokatu ziren Gazteentzako Udaberriko I Tenis Txapelketako finalak. Besteak beste, Erik Beci gazteari gailendu zitzaion (6/3 – 6/4) Andoni Vivanco, mutilen artean. Neskei dagokionez, Naroa San Pedro irabazi zuen (6/4 – 7/5) Maria Barredek. Antolatzaileek adierazitakoaren arabera, eguraldiak lagundu zuenez eta jokalariek emandako maila onari esker, partida politak ikusi ahal izan ziren Barrikako tenis pistetan.
Mutilen kategorian, Eric Becik ez zion erraztasunik eman Antonio Vivancori. Lehenengo seta biontzako gogorra izan bazen ere, ez zuen etzi irabazleak. Azkenik, garaipena lortu zuen erakutsitako joko onari esker.

Neskei dagokionez, lehenengo seta erraz irabazi zuen Maria Barbed gazteak. Baina Naroa San Pedrok gogotsu ekin zion bigarrenari, irabazterik lortu ez zuen arren.

Antolatzaileek adierazi dutenez, tenislarien "kalitatezko jokoarekin" gozatu ahal izan zuten bertan bildutako guztiek: "Gazteak diren arren, ondo jokatzen dutela erakutsi dute. Etorkizunik badago hauekin"
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun