Getxoko kirol eta kultur taldeek 317 mila euro jasoko dituzte

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 25a, 22:41

Udalerriko kirol eta kultur taldeentzat 317.000 euroko urteko diru laguntza ematea erabaki du Getxoko Gobernu Batzordeak. Lauhogei eta bat kirol taldeek 239 mila euroko urteko diru laguntza jasoko dute aurten euren ohiko jarduerak aurrera eraman ahal izateko. Kultur elkarteen artean, berriz, 77.850 euro banatuko dituzte.

Diru laguntzak taldearen beraren funtsaren arabera, zenbat pertsona hartzen duten parte bertan eta egiten dituzten ekitaldien arabera ematen dira. Horrela, garrantzi handikoenek -Getxo Rugby Taldeak, Getxo Saski Baloiak, Arenas Futbol Taldeak, Getxo Kirol Taldeak edo Erromoko Futbol taldeak, besteak beste- diru laguntza handienak jasoko dituzte.

Era berean, udal gobernu batzordeak urteko 77.850 euroko diru laguntzak banatu ditu ere udalerriko kultur elkarteen artean.

Hogeitabat taldek jasoko dute diru laguntza hauek, kirol taldeekin jarraitzen diren irizpide berberen arabera. Diru gehien jasoko duten taldeak Antzezaleak-Getxoko artisten kolektiboa, Algortako Biotz Alai Abesbatza, Erromoko ECCA Gurasoen Eskola eta Areetako Ondarreta Abesbatza izango dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun