HZ baliogabetzea erabaki du aho batez Espainiako Auzitegi Konstituzionalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 27a, 23:42
Auzitegi Gorenaren argudioak berretsi ditu, eta atzera bota du Herritarren Zerrendaren helegitea

Aho batez erabaki du Espainiako Auzitegi Konstituzioanalak Herritarren Zerrenda baliogabetzea eta, beraz, Europako hauteskundeetatik kanpo uztea. Funtsean, Auzitegi Gorenak erabili zituen argudioak berretsi ditu, eta atzera bota du HZren defentsak aurkeztutako helegitea. Hendaian (Lapurdi) hauteskunde kanpainako lehen ekitaldia egiten ari zela iritsi zaio HZri debekuaren berri, baina, hala ere, Euskal Herri osoan legezko botopaperekin hautagaitza horri botoa emateko aukera izango dela nabarmendu dute. Izan ere, HZ Ipar Euskal Herrian legezkoa denez, Europan ere hala dela azpimarratu dute, eta botopaper horiek baliatuko dituzte. Mirentxu Lako da hautagaitza horretako zerrendaburua.

Gehiago irakurri
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun