Ibilaldiaren antolakuntzak bederatzi sarbide dituen zirkuitoa prestatu du, eta haietko bi Areeta eta Gobelako geltokien ondoan daude. Gainera, hirugarren sarbide bat aurrekusi dute Leioako geltokitik, autobusen bitartez.
Metro Bilbao geltokietako eta laguntzarako eta informaziorako langileen gehikuntza prestatu du geltoki horietan, bisitari ugari espero baita.
Metro Bilbaok tren berezien zerbitzua eskainiko du igande honetan, Leioan ospatuko den Ibilaldia 2004 ospakizuna dela eta. Horrela, jai-egunetako ohiko zirkulazioa bikoiztu egingo da, garraio konpainiak gaur jakinarazi duenez. Igandeetako zerbitzuari beste 142 tren gehituko zaizkio, eta guztira 527 unitate egongo dira zirkulazioan. Maiztasuna bost minutu ingurukoa izango da Bolueta eta Bidezabalgo geltokien artean, jai-egunetan hamar minutukoa izaten den bitartean.