Besteak beste, Arenas de San Pedroko (Avila) Antonio Molinak jaso du diseinu arloko lehenengo saria, larruz egindako piramide itxurako zorroagatik. Bigarrena, berriz, Torroella de Fluviako (Girona) Taller Amonak jaso du. Hainbat motatako egur oskolez egindako kutxa aurkeztu dute hauek. Stand-ei dagokionez, Urdulizko Arene Tailerrak irabazi du lehenengo saria eta Pleven herri bretainiarretik etorritako Atelier D'Avalon tailerrak bigarrena. Hurrenez hurren, 300 eta 150 euro jaso dituzte arlo bakoitzeko.
Gaiaren inguruko albisteak:
Portugaletik eta Frantziatik etorritako artisauak egongo dira Getxoko azokan (2004 Mai 25)
Diseinu eta stand lehiaketetan, Getxoko Eskulangintza Azokak banatzen dituen lau sariak jaso dituzte Avila, Girona, Bizkaia eta Bretainiatik etorritako beste horrenbeste artisauek. Gaurtik eta igandera bitartean, Areetako Geltokiko plazan jarritako karpapean egongo da zabalik azoka, goizez, 11:00etatik 14:30era, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara.