130.000 lagunek hartu zuten parte Ibilaldian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko mai. 31a, 22:51

Antolatzaileek ezagutzera emandako datuen arabera, 130.000 lagunek hartu zuten parte atzo (30) Leioako Betiko eta Sopelako Ander Deuna ikastolek antolatutako Ibilaldia festan. Datuak pozik egoteko modukoak diren arren, antolatzaileek jaia ozpindu zuen albiste triste bat jaso zuten goizean goiz. Larunbat gauean Kepa Butron Betiko ikastolako irakasle eta zuzendari ohia bihotzekoak jota hil zen. Berari eskaini zioten aurtengo Ibilaldia.

Gaiaren inguruko albisteak:

130.000 euskaltzale "alkarri helduta" - Gara (2004 Mai 31)
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun