Agur hunkigarria igandean, Katedralean, Aitor Larrazabali egindakoa, 14 urtez Lehenengo Mailan egon ondoren. Zuzendaritzak ekitaldi polita antolatu zuen eta Atletico de Madrilen aurkako partida jokatzen utzi zioten. Atsedenaldian, berriz, Bilbao Basket saskibaloi taldea omendu zuten, ACB ligan jokatuko duelako.
Zenbat poz eman dizkigu Larrazabalek ezkerreko hegaletik alde batetik bestera korrika eginez, arratsaldez arratsalde. Aurten gainera, UEFAra joaten lagundu dio Athletic-i. Jokalari harrigarria benetan! Nahiz eta bere posturako ordezkoak ekarri, bertan jarraitu du astetik astera.
Noiz arte jokatu zezakeen kontratua berriztatu izan baliote? Iribarren errekorra apurtzeraino? Zaila izango da hainbeste eta horren ondo jokatu duen jokalaririk aurkitzea.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.