Herriko zenbait ikastetxetan azken asteotan izandako lapurreten ustezko egilea identifikatu eta atxilotu egin du Getxoko Udaltzaingoak. Ikastetxe eta ikastola batzuetako langileek egindako salaketen ondoren, zelatatze operazioa jarri zuten martxan eta, honi esker, Trapagarango D.M.M. 20 urteko mulita identikatu dute. Ondasunen kontrako delituengatik aurrekari ugari ditu gazteak.
Kasu guztietan jokabide berbera erabiltzen zuen gazteak, hau da, zentroetan eguneko ordutegian sartu eta barrutik naturaltasun osoz ibiltzen zen irakasleen gela eta ikasgelak aurkitu arte. Orduan gauzak lapurtzen zituen, batez ere eskuko telefonoak eta karterak.
Pertsona hau argazkitan ezagutu dute zenbait lekukok eta Getxoko ikastetxetan gertatutako hamar lapurreta leporatu dizkiote, baita Ezkerraldeko ikastetxe batzuetan izandako antzeko hainbat gertaera ere. Horrela amaiera ipini diote ikastetxetako langileen eta ikasleen gurasoen artean ezinegona piztu duen egoerari.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.