Bi pertsona zauritu dira Algortan izandako liskarrean. Diru-kontuak direla eta, eztabaida sutsua hasi dute, eta biak labanaz zauritu dira. 11:30ean izan da borroka. Hormak margotzen aritutako langilea Arene kaleko etxe batera joan denean, zor zizkioten 12 mila euroen bila.
Pintoreak hamabost egun omen zeramatzan zor ziotena kobratu nahian. Gaur, etxeko administratzailearengana jo du, eta haserretu egin dira. Administratzaileak pintorea besoan zauritu du, labanaz, eta, jarraian, bere burua ere zauritu du, lepoan ebakiak eginda.
Bi anbulantzia eta Getxoko udaltzainak bertaratu dira iskanbila izandako tokira, eta bi gizonak Gurutzetako Ospitalera eraman dituzte, bertan zauriak sendatzeko.
Auzokoen esanetan, etxeko bizilagunek administratzaileari eman zioten pintoreari zor zioten dirua, baina ez omen dago argi administratzaileak 12 mila euroekin zer egin duen.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.