Arruek adierazi duenez, "aurten urrunago heldu dira eta Gorrondatxeri eman diote txosna". Kultur arduradunek ez omen dituzte popularren protestak entzun nahi izan, Getxoko PPko bozeramalearen hitzetan, "horrelako erabakia mundu erradikala diruz laguntzeko beste modua baino ez delako". "Zarraoa alkatea zelan jokatzen duen salatzeaz gain, mundu erradikalera hurbiltzeko asmoz, Ibarretxe Plana aktibatzeko EAJk martxan jarritako dinamika dela uste dugu", gaineratu du.
Hain zuzen ere, PPk eta PSE-EEk EAEko erakundeetan bizi duten "jazarpen egoera" Askatasunaren aldeko eta terrorismoaren aurkako akordioan aztertzeko eta "dagokion neurriak hartzeko", Angel Acebes eta Mariano Rajoy alderdikideei Getxoko PPk egindako eskaeraren berri eman ostean egin ditu salaketak Arruek, azken udalbatzan, Gotzone Mora sozialisten zinegotzia alkateak kaleratua izan zela gogora ekarriz.