BBK Solidarioa Fundazioarekin hitzarmena sinatzea onartu du Getxoko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 2a, 21:50

Banku Solidarioa bultzatu nahi duen BBK Solidarioa Fundazioarekin lankidetza hitzarmena sinatzea onartu du Getxoko Gobernu Batzordeak, finantziazio sistema berezi batzuen bitartez zenbait kolektiboren alde egiteko. Beraz, Udalak proiektu honetan parte hartuko du, bazterketa egoeran erortzeko arriskuan dauden pertsonak bergizarteratzen eta lan munduan sartzen laguntzeko, Iñaki Zarraoa alkateak gaur prentsaurrekoan azaldu duenez.

Ekimen honen bidez, abalik gabeko pertsonak eta proiektuak lagunduko dituen banku solidarioren proiektu baten alde egin nahi du BBK erakundeak. Udal getxoztarrak, bere aldetik, finantziazio sistema berezi hauen onuradunak izan daitezkenak zehazten lagunduko du.

Hitzarmen honek sei helburu zehatz ezarri ditu, hala nola, pobreziari eta gizarte desberdintasunei amaiera ematea; onuradunen bititza kalitatea hobetzea; jarduera ekonomiko bat martxan jarri nahi dutenei baliabideak erraztea; bergizarteratzeko enpresak sortzea; garapenaren aldeko lankidetza proiektuen alde egitea eta etekin asmorik gabeko elkarteen alde ere bai.

Hitzarmen honen iraupena datorren 2005eko abenduaren 31ra arte izango da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun