Garapen Agentzien Euskal Elkarteko kide berria da Getxoko Behargintza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 2a, 22:00

'Behargintza' Getxoko Udaleko Enplegu eta Garapen Ekonomikorako Zentroa Garapen Agentzien Euskal Elkarteko (GARAPEN) kide berria da. Elkarte honek tokian tokiko 20 agentziak osatutako asistentzia sarea dauka dagoeneko. Iñaki Zarraoa alkateak eta Marcos Muro 'Garapen'eko presidenteak sinatu dute hitzarmena gaur Getxoko Udaletxean bertan. Agentzien, Udalen eta Behargintzen elkarte bat da 'Garapen' eta udalerri zein eskualdeetan tokiko garapena sustatzeko helburua du.

Iñaki Zarraoa alkateak oso balorazio positiboa egin du gaur sinatutako hitzarmenaz. Bere esanetan "orain dela bederatzi urtez geroztik, enplegua indartzen lan egiten ari diren beste udalerriekin elkartzea oso garrantzitsua da. Beste esperientzien arrakasta zein porrotetatik ikastea, hala nola norbanakoak bereak gehitu, beti da aberasgarria eta lagungarria enplegua sustatzeko tresnak hobeto aprobetxatzeko".

Jada 20 agentzi daude sartuta Garapen elkartean, eta euskal biztanleriaren %70ari zerbitzua ematen dio. Marcos Murok elkarteak bazkideei eskaintzen dizkien zerbitzuak gogoratu ditu: Euskal Autonomia Erkidegoan garapen agentzien sorrera eta finkapena babestea, jarduera marko komuna ahalbidetuz; Garapenean inplikatutako aktore guztien baterako ekintza ahalbidetuko duten eztabaida foroak sortzea, eta Garapen agentziek enplegua sortzen eta Enpresa Txiki eta Ertainen-ETEen lehiakortasuna hobetzen egindako lana sendotzea.

Joan den ekitaldian, Garapenek 50 milioi euroko aurrekontua erabili zuen, eta 20.000 pertsonari erantzun eta eskaini zien orientazioa. 520 enpresa eratu ziren eta 1.174 enplegu berri sortu ziren.

"Euskal Enpresa berria" sariak

Garapenen "Euskal enpresa berria" enpresa ekimenen lehiaketako seigarren deialdiko sari banaketari ekingo dio gaur arratsaldez, 19:00etan, Getxoko Artaza hotelean, Makaletako Etorbideko 12.ean kokatuta dagoena.

Lehiaketa honen helburua agentziekiko lankidetzan sortu diren enpresa ekimenak sustatzea eta bultzatzea da.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun