Munduko surflari gazte onenak asteburu honetan Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 3a, 23:49

Asteburu honetan Arrietara hondartzan ospatuko den Billabong Pro Junior Sopelana 2004 surf txapelketaren aurkezpena hartu zuen atzo Sopelako udaletxean. Besteak beste, Euskal Herriko Surf Federazioak antolatuta eta Billabong babesle nagusia delarik, Bizkaian egiten den lehenengo aldia da. Horrela, ekainaren 4, 5 eta 6a bitartean, munduko surflari gazte onenak elkartuko dira bertan, Thaiti, Guadalupe, Maroko... etorritakoak, hain zuzen ere. Hala ere, euskal ordezkariak ez dira gutxiagorako izango. Irabazteko aukera garbiak dituzten Aritz Aramburu eta Hodei Collazo zarauztarrak ere lehiatuko dira.

Craig Sage Espainian Billabong-eko zuzendariak nabarmendu zuenez, bere hondartzen ezaugarriengatik eta bertatik sortu diren "surflari onengatik", "euskal surfaren harrobia" da Sopela. Horrela, Hossegor (Frantzia) herrian jokatutako frogaren ostean, bigarrena egingo da Arrietaran Europako Gazte Zirkuitoaren barruan. Besteak beste, Europako zein munduko 44 suflari lehiatuko dira.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun