Etorkizunera begirako ikuspegia edukitzea eta gazte berangoztarrei etxebizitza emateko lan egitea "beharrezkoa" dela adierazi du EB-IUko ordezkariak. Hain zuzen ere, alkatesa eta EAJ eta EA alderdiek osatutako gobernu batzordea kritikatu ditu Martinezek, bere ustez, udalerrian etxebizitza publiko gehiago egiteko asmorik ez dutelako. Ildo horretan, Lurralde Plan Partziala aintzat ez hartzea leporatzen die, "gazteek eta baliabide gutxien daukatenek Berangon bizi ahal izateko, babes ofizialeko etxebizitzak egiteko lur gehiago eskaintzen ez dutelako".
Hala ere, astelehenean sinatutako hitzarmena ez du txarto ikusten EB-IUko zinegotziak. Hala ere, alkatesak berak emandako datua nabarmendu nahi izan du: 225 berangoztar dagoela Etxebiden izena emanda. Eta horietatik 192 lagunek 21.100 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituztela, alegia.
Gaiaren inguruko albisteak:
Babes ofizialeko beste 19 etxe egingo dituzte Berangon (2004 Eka 01)