Maiatzaren 28ko Udal Batzarra - Josu Iturburu / Getxo Biziako kidea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 4a, 23:38

Hasteko, Zarraoaren taldeak bere partiduaren barruan izan duen porrotaren aurrean, ez naizela pozten esan behar dut. Garbi daukat ez dela berri ona; baina aurreikusten zen.

Duela ez asko, alderdiaren barnean diren mitxelinei buruzko Arzalluzen esaldi ospetsua garai hartan, izan genuen solasaldi batetan, Zarraoak bere partiduaren barruan mitxelinak ez edukitzea gustatuko litzaiokela esan zuen, baina hala ere, bera alderdiaren barruan zegoela , gustatu ala ez. Nik azaldu nion, politikan ausardia izan behar diren uneak badaudela, une erabakikorrak; futbolean, baloi galdu baten aurrean, atezaina ausarta ez bada, gola sartzen diote; nahitaez. Azken urte hauetan, Zarraoa atezain aiko-maiko dela agerian dago eta jarrera aldatzen ez badu, golak, bata bestearen atzean jasoaz jarraituko du.

Horren adibide argí bat, azken udal plenoan izan zuen agerraldia da. Alderdien aurkako legearen kontrako mozio bat aurkeztu zuen eta beste batzuetan besalaxe, erdian geratu zen: ez aurrera, ez atzera: legearen kontra dagoela esan, baina, onartu.

Plenoa amaitu ondoren, lege horren ondorioz ilegalizatuta dagoen GETXO BIZIA plataformaren hitzartearen aurrean, non UDALBILTZA indartzeko premia aipatu egiten zen, Zarraoaren erantzuna, PSOE-PSEko bozeramaileak, lehen aipatutako mozioari eman zion erantzuna bat etorri zen: alderdi bat legala izateko, ETA gaitzestea betebehar bakarra da. Eta kitto!!!

Garbi daukat, balioanitzeko lege honekin, Estatu Espainoleko agintariek nahi dutenean, nahi izango duten betebehar berri bat ezar dezakete, eta alderdi legala izan nahi baduzu,akatatu. Bidea zabalik dago eta EAJk berriro burumakur onartu beharko du. Ez dakit ordurako beranduegi izango ote den, baina Zarraoa jaunak ausardiaz jokatzen gai ez bada, aldagelarako bidean jadanik ikusten dut. Edo txarrago agian!!!. Eta berri ona ez litzateke izango jarraitzen dut pentsatzen.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun