Getxoko udalerrian hasi dira ezagutzera ematen aisialdirako hil berotsuenetarako aukera anitz umeentzat. Alde batetik, Bizarra Lepoan elkarteak antolatu ditu Udaleku irekiak ekaina eta uztailean zehar burutuko direnak-, Bapiruke programaren barruan, umeak eguna lagunartean pasatzeko, harremanak euskaraz lantzeko eta euskaraz jolasteko. Bestetik, Fadura Udal Kiroldegiak urtero egiten duen udako kirol ikastaroen eskaintza zabaldu du aurten ume eta gazteentzako eta, horrela, 520 plaza eskainiko ditu. Aerobic, Abentura, Grand Slama, Jolasketan, Dibertiuda, Igeriketa, Tenisa eta Padel, besteak beste, izango dira disfrutatu ahal izango dituzten modalitateek.
Eskaut taldeek ere euren eskaintza berezia antolatu dute uda honetarako. Gure udalerrian hiru eskaut taldek lan egiten dute: Ziztu Bizian, Eskubeltz eta Eleizpe.
Ziur aski eskaintza askoz zabalagoa izango da, ezin baitugu ahaztu auzo ezberdinetako jaiak ere ospatuko direla udan zehar (Erromo, San Inazio, Santa Ana, Neguri langile, San Juan...)
Udalerritik kanpo, kontuan hartzekoak dira ere Bilbao Bizkaia Kutxak eta Foru Aldundiak antolatzen dituzten udalekuak etxeko txiki eta gazteentzat.
Hau guztia ikusita, eta eskaintza zabala badirudi ere, ez da nahikoa guraso askorentzat.
11-16 urte bitarteko neska-mutilentzat ez dira programa osatuak aurreikusten. Badakit elkarte batzuek, Kirik Kirol monitoreak kasu, ekintza zehatzak antolatzen dituztela baina askotan ez dute jarraipen luzea udan zehar eta askotan kurtso horiek euskaraz egiteko aukera ez dago-.
Baikorra izan nahi dut eta etorkizuna begi onez ikusi. Aurten ez bada posible, gustatuko litzaidake hurrengo urteetarako uda hilabeteetarako ekain, uztail eta abuzturako- programazio zabala, osatua eta euskaraz adin guztietako neska-mutilentzat izatea. Hil horietan lan egiten dugun gurasook gure seme-alabak hezitzea eta haiek disfrutatzea nahi dugulako.