Maiatzaren 30an ospatu zen Ibilaldia 2004ko ibilbidea luzeegia izan zen nire ustez. Normalean, bostpasei kilometro izaten dira, 7,5 izan beharrean; Leioakoan bezala.
Guneei dagokionez, nahiko txarto kokatuta zeuden: batzuk nahiko hurbil (bigarren eta hirugarren gunean kasu) eta beste batzuk urrunegi (bostgarrena eta seigarrena bezala). Azken bi gune hauen artean bi kilometrotako distantzia zegoen eta gainera aldapa gora.
Beste alde batetik, kristolako zuloak zeuden unibertsitate inguruko zatian. Ondo bete beharrean, harriz estali zituzten eta erortzeko arrisku handia zegoen.
Kontu handiagoarekin ibili beharko lirateke hurrengoan, izan ere, pertsona nagusiek eta haur kotxeek ere ibilbidea egiten dute.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.