Araba Euskarazera joateko autobusa antolatu dute Berangon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 8a, 23:54

Ekainaren 20an, Araba Euskaraz 2004 ospatuko da Bastidan, "Uzta hartu, uztartuaz" lelopean. Hori dela eta, autobusa jarri du auzotarren eskura Berangoko Kultur Etxeak. Besteak beste, 8:15ean abiatuko dira, igande horretan, herriko metro geltokitik, gutxi gora behera, 21:30ean bueltan egoteko. Berangon erroldatutakoek 8 euro ordaindu beharko dute, eta kanpotarrek 10 euro. Ekainaren 18ra arte egongo da zabalik izena emateko epea, Simon Otxandategi kalean dagoen Berangoetako Kultur Etxean. Adi egon, lekuak mugatuak dira eta.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun