Abuztuaren 11tik 15era, Algortako Portu Zaharrean ospatuko diren jaien irudia izango dena aukeratzeko, hamaikagarren kartel lehiaketa antotatu dute. Beranduenez, ekainaren 25ean eman beharko dira kartelak, Algortako Kultur Etxean (Villamonte). Jai Batzordeko kideek eta bertoko artista edo aditu ezagunek osatutako epaimahaiak uztailaren 16an emango du ezagutzera irabazlearen izena, 20:00etatik aurrera, Portu Zaharreko Plazan egingo den sari banaketan. Guztira, 350 euro jasoko ditu jaietako kartel gisa aukeratutakoa izango denaren egileak eta beste 200 euro banatuko dira saritan.
Horretaz gain, 8 kartel bilduko dituen erakusketa antolatuko da Portu Zaharra Tabernan. Parte hartzaileek irudiok erabiltzeko eskubidea onartzen diote Jai Batzordeari. Jatorrizko kartelak eta bestelako euskarriak itzuli egingo zaizkie egileei.
Kartelen ezaugarriei dagokionez, 58 x 45 zentimetroko (ala alderantziz) neurria eduki beharko dute aurkeztutako lanek eta Portu Zaharreko Jaiak 2004 - Abuztuak 11-15" jarri beharreko testua. Kartelaren atzekaldean ezizen bat jarriko da, kartelarekin batera emango den gutun-azalaren kanpokaldean ere jarrita egongo dena. Gutun-azalaren barruan egilearen izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta helbide elektronikoa, besteak beste. Baliabide informatikoak erabili izatekotan diskette ala CD-a eman egin behar da.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.