Astero kaleratzen duten "Oihu@" agerkari elektronikoan gogora ekarri dutenez, ez da Algortan holako salaketa egiten duten lehen aldia. "Jai Batzordeak jai herrikoien aldeko apostua mantendu du. Baina Udalaren aldetik jai herrikoien kontrako jarrera nabarmena hartu dute, horretan PP eta PSOEkoen "salaketak" euren gogoen alde aprobetxatuz ere, Getxoko Udalak Euskal Presoak Euskal Herrira aldarrikapenarekin behin eta berriro bat egin duen arren", nabarmendu dute Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek.
Hori dela eta, "jai herrikoiekin amaitu nahi duten maniobra politikoak" salatu eta, jaietan ere "Euskal Presoak Euskal Herrira" aldarrikatzea zilegizkoa ez ezik "konponbide politiko baterako eurak ekartzea ezinbestekoa" dela ere azpimarratu nahi izan dute.
Gaiaren inguruko albisteak:
Algortako jaietan Gorrondatxeri txosna ematea kritikatu du PPk (2004 Eka 01)
Oihu@ buletina
Beste alde batetik, "Oihu@" agerkari elektronikoaren banaketa errazteko asmoz, hainbat aldaketa egin dituztela iragarri dute Algortako Amnistiaren Aldeko Mugimenduko kideek. Hemendik aurrera hauxe izango da e-posta: oihua@barrutik.org Eta zabaldutako buletin guztiak helbide honetan eskuragai egongo dira: http://oihua.barrutik.org
Jakinarazi dutenez, dagoeneko 367 harpidedun dauzkate, ia guztiak Getxokoak. Aurten 500 izatera iristea da euren erronka. Horretarako guztion kolaborazioa eskatu dute, harpidedun bakoitzak beste harpidedun bat lortzea alegia. Halaber, amnistiaren mugimenduaren inguruan edo preso/iheslarien inguruan bidali nahi direnak argitaratzeko buletina zabalik dagoela gogoratu dute: "Baten batek inoiz komentatu digu zerbait ez dugula sartu buletinean. Egia da, ez gara guztietara iristen, saiatzen garen arren. Gainera hori da amnistiaren aldeko mugimendua trinkotzeko daukagun bidea".