Aste honetan oso gogorra egiten zait gai honen inguruan aritzea, Europako Parlamenturako hauteskundeak hortxe izan ditugunean.
Jorratuko dudan gaia minbera da niretzat. Rober nire lagunari buruz hitzegin nahi dut. Bera erbestean dago Espainiako Gobernuak, betez ere, euskaldun eta euskal presoekin daraman politikagatik.
Noiz emango dio amaiera Espàiniako Gobernuak errepresioari? Nire laguna, hainbat etakide babesteagatik salatu zuten eta, hori dela eta, familia eta lagunak utzi eta erbestera joan behar izan zuen. Beranduago, atxilotu eta urtebete eman zuen Pariseko gartzelan. Gaur egun, Ipar Euskal Herrian bizi eta lan egiten du.
Zenbat denbora igaro beharko da Rober etxera bueltatu ahal izateko? Noiz arte jasan beharko dugu Espainiar Gobernuaren jazarpena?
Aupa Rober. Euskal Herria zurekin dago.
Segi aurrera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.