Ehundaka txanpon faltsu atzeman ditu Getxoko Udaltzaingoak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 15a, 22:30

Bi euroko 200 txanpon faltsu eta euro bateko zein zentimotako beste hainbat atzeman zizkioten atzo, Areetako Kale Nagusian, bikote bati Getxoko udaltzainek. Antza denez, gazteei susmo txarra hartu zien inguru horretako saltzaile batek, legezkoak ziren hainbat txanponen ordez bileteak emateko eskatu ziotenean. Udaltzaingoari gertakarien berri eman eta, gezurrezko bi eurokoak erabilita, hainbat tabernetako makinetatik tabakoa ateratzen harrapatu zuten bikotea polizia agenteek. Gazteak arakatu eta aipatutako txanpon faltsuak atzeman zizkieten, baita iruzur eginez erositako hainbat tabako pakete eta 200 bat euro, tabako makinetatik bueltatutako legezko txanpoiak azken hauek. 32 eta 29 urteko gizona eta emakumea, bilbotarrak dira biak eta polizi aurrekariak dituzte.

Uneotan ikerketak zabalik jarraitzen du gazte hauek txanpon faltsuak erabili dituzten saltokiak guztira zenbat diren jakiteko. Getxoko Udaltzaingoak, euren tabako makinetan txanpon faltsuak aurkitzen dituzten Areetako ostalaritza saltokietako arduradunei berarekin harremanetan jartzeko eskatu die, 94 489 02 02 telefono zenbakira deituz.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun