Teruelera iristeko ordu erdi falta zitzaiela izan zuten ezbeharra: aurretk zihoan autoa jo, beren ibilgailuaren kontrola galdu, irauli, eta hainbat buelta eman zituzten. Hori dela eta, kolpe handiak jaso zituzten.
Zehazki, M.G.G. emakumezkoa da zauri larrienak dituena: lepa-uztaia apurtu du, pelbisean fisura dauka eta ornoak kolpatuta ditu. E.E.P. gizonezkoak, berriz, bizkarrean eta ornoetan kolpe ugari ditu, eta bularrezurrean fisura. M.E.P. Tokero presoaren koinatuak, berriz, biriken ondoko bi saihets hautsi ditu eta kolpe asko dauzka gorputz guztian. Hiruak erietxean daude, anbulantzian Euskal Herriko ospitalen batera ekartzeko zain. J.A.E. Tokeroren ilobari, berriz, atzo eman zioten senda agiria.
Jose Mari Tokero Teruelgo espetxera bisitatzera zihoazela, trafiko istripu larria izan zuten igande goizean euskal preso sopeloztarraren koinatuak, ilobak eta bi lagunek. Horietatik hiru ospitalean jarraitzen dute oraindik, Teruelen (Aragoi), Euskal Herriko erietxeetara anbulantziaz noiz ekarriko dituzten zain.