Aisialdi eta kirol jarduerak antolatu dituzte Erandion 160 neska-mutikoentzat

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 16a, 19:30

Erandioko Udalak "Udaladia 2004" izeneko aisialdi eta kirol jarduerak antolatu ditu, oraingo honetan udalerriko 160 neska-mutilei zuzenduta, igaz egon zen eskaera handiari erantzuna emanez. Horien artean, 110 toki 7 eta 12 urte bitarteko haurrei dagozkie eta gainontzeko 50ak 13 eta 16 artekoei. Besteak beste, esgrima, saskibaloia, eskupilota, eskubaloia eta museotara, Abra Aquariumera edota San Juan de Gaztelugatxera bisita gidatuak egongo dira jardueren artean.

Beste alde batetik, aurten, ekainaren 21, 22 eta 23an egingo da udal kiroldegietako bazkideentzako aldez aurretiko izen ematea, Altzaga eta Astrabuduko instalazioetan. Eskatzen den plaza kopurua eskaintitakoa baino handiagoa bada, 24an zozketa publikoa egingo da 13:00etan Altzagan. Behin betiko izen ematea ekainaren 28ra arte, hau barne, egingo da. Plazarik geratzekotan, 29 eta 30ean izango dute izena emateko aukera kiroldegietako bazkide ez direnek. Dena dela, bazkideentzat prezioa 50 eurokoa izango da eta bazkide ez direnentzat 75 eurokoa.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun