Udaleku irekiak egingo dituzte Sopelan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 16a, 19:31

Udalekuak martxan jarriko ditu Sopelako Udalak, batez ere 6 eta 11 urte bitarteko umeentzat. Ekimen honen helburua umeei astirako aukera ematea da, baita udan lan egiten duten gurasoei ere. Parte hartzaileek inguru geografikoa zein kulturala ezagutu ahal izango dute, eta irakurmenaren munduan murgildurik ibiliko dira. Eskaintzen diren ekitakdien artean hauexek topatuko dituzte: txangoak, eskulanak egiteko taillerrak, jokoak... eta abar luze bat. Izena emateko epea ekainaren 18an amaituko da. Intesatuak udaletxeko halletik pasa beharko dira 18:00etatik 21:00etara.

Zazpi monitore eta koordinatzaile bat arduratuko dira ekintzak zuzentzeaz. Izena emateko epea ekainaren 18an amaituko da eta, horretarako, 90 euro ordaindu behar dira. Matrikulatuen kopurua oso altua balitz zozketa egingo litzateke, hilaren 21ean. Sopelanan erroldaturik dauden umeek 30 euroko beherapena jasoko dute.

Kale-liburutegia Zipiriñen

Beste alde batetik, uztaila eta abuztuan, kale-liburutegia jarriko dute Zipiriñe ikastetxeko patioan. Liburutegi hau jende guztiarentzat dago pentsatuta. Hori dela eta, liburuak, aldizkariak eta mahai-jokoak egongo dira ume eta gazteengan irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz, batez ere, herriko txikiengan. Astelehenetik ostiralera, goizez zein arratsaldez egongo da zabalik. Irakurtzea atsegina dela erakutsi nahi diete umeei kale-liburutegiiaren bitartez.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun