Hainbat ekimen antolatu dituzte Algortako gazteek astebururako. Sastraka gaztetxea bota zutela lau urte betetzen dira aurten eta hori hartu dute hizpide lau urtean lau gaztetxe izan direla gogorarazteko. Hau da argitaratu duten komunikatua:
"Aurten Sastraka gaztetxea bota zutenetik 4 urte betetzen dira eta eskonbroek hor diraute.
Historia beste hiru bider errepikatzen da: Kutxitril, Burdinola eta Maidagan gaztetxeen kasuekin. 4 urte eta 4 gaztetxe. Argi baino argiago geratu da Algortako gazteok gune autogestionatu baten beharra daukagula.
Ez gara konformatzen udaletxeak proposatzen digun aisialdi eskaintzarekin, hau da, desfasea eta kontsumoa. Eta gure aisialdia antolatzeko gai ikusten garelako okupatzen dugu. Ekimenak antolatzeko gai garela demostratu egin dugu hainbat urteetan: indabada mundialak, bizikletadak, kontzertuak, hitzaldiak
baina Getxoko udal antidemokratikoari ez zaio gustatzen herri honetako gazteok gure kabuz pentsa dezagun. Eta gutxiago gure pentsamenduarekin kontsekuenteak izan gaitezen eta hitzetik ekintzara pasa gaitezen.
4 urte hauetan 11 bider kolpatu gaituzte. Beraien interesen bizkarzain diren zipaioak bidali dizkigute gaztetxeak botatzeko, gure gorputzak kolpatzeko eta gure ametsekin akabatzeko. Baina beste behin ere, diruaz itsututa dauzen hauek, barrutik ustelduta dauzenak, ez dakite gurekin akabatzea ezinezkoa dela. Herriaren nahairen aurka ezer egiterik ez dagoela.
Horregatik, hain zuzen, berriz badabil Algortatik okupazioaren mamua, gure agintari ustelduen beldurrerako. Laister algortako gazteok gure gune liberatua gestionatuko dugu, guk nahi dugun modura, gure kexka eta ardurei irteera emateko, gure ideiak zabaltzeko, mundu gris honekin bukatzeko.
Adi egon zaitezte, uste baino lehenago algortako gazteok berriz ere sistema kolpatuko dugu."
Gaiaren inguruko albisteak:
Getxon 4 urte = 4 Gaztetxe: hauek botatzeko Udalak emandako argudioak ustelduta (2004 Urt 28)