Fernando Burzaco Getxoko Udaleko Ingurumen zinegotziaren arabera, "Zeharkako lana aurrera eramatea da Eskola Agenda 21 delakoaren ekintzen ezaugarrietako bat, hau da, zentroetako ikasgai guztietan eta bertoko talde guztiekin lan egitea".
Eskola Agenda 21 martxan jartzeko, zentro guztiek ingurumen azterketa egin beharko dute, adierazle ofizialek ezarritako helburuak lortzeko, egin beharreko ekintzak zehazteko. Aurreikusitako denboraldia igaro ondoren, lortutako emaitzei buruzko azterketa egingo dute.
CEIDA programaren bitartez, aholkularitza eskainiko die ikastetxeei Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta, Hezkuntzako Sailak, bere aldetik, ezarritako proiektuak aurrera eraman ahal izateko, irakasleei lagunduko die eta dirulaguntzak ere emango ditu.
Eskola Agenda 21 nahi duten zentro guztientzat dago zabalik eta duela gutxi osatu den Getxoko Ingurumen Tokiko Gunean ere bere tokia izango du.
Momentuz Getxoko sei zentro batu dira Eskola Agenda 21era. Baina 2006 urterako zentroen erdiek parte hartzea aurreikusten da eta 2012rako guztiek.