Erakunde autonomoetako Zuzendaritza Batzordeen osaketa aldatuko du Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2004ko eka. 18a, 19:49

Erakunde Autonomoetako Zuzendaritza Batzordeen osaketa aldatuko du Getxoko Gobernu Batzordeak, ekaineko osoko bilkuran onar daitezen aurkeztuko dituen araudi berrien arabera. Iñaki Zarraoa alkateak aditzera eman duenez, Herri Administrazioen berriztapenaren gaineko Lege berrira egokitzeko egingo dituzte aldaketak, bertan Erakunde Autonomoetako agintaritza organoak Udalarenak direnekin parekatzea jasotzen baita. Jesusen Bihotza egoitza, Andres Isasi Musika Eskola, Fadurako Kiroldegia eta Getxoko Kultur Aretoa dira udal erakunde autonomoak.

Alkatearen irudia Erakundearen eta Zuzendaritza Batzordearen lehendakariak ordezkatuko luke. Alkateak aipatu du gainera, orain artean Zuzendaritza Batzordeetan ziren partaideak ez zirela elkarteetako ordezkariak, baizik eta alderdi politikoek izendatu eta alkateak berak berretsitakoak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun