Beste alde batetik, Bartzelonan dagoen Kulturen Forum Unibertsala 2004era bidaia antolatu du Gorlizko Kultur Etxeak. Uztailaren 2an abiatuko da herritik Kataluinako hiriburuan dagoen Rubens hotelerako autobusa. Hurrengo egunean, gozaria hartu eta Forumeko erakusketak, ikustaldiak, dendak, tailerrak, jolasak eta azokak ezagutzera joango dira. Azkenik, Gorlizera itzuliko dira ekainaren 4an, gozaldu ostean.
Hauek dira bidaiaren salneurriak:
- Helduak: 129,10
- Gazteak (17-25 urte): 124,50 (Gorlizen erroldatutakoak 100 )
- Umeak: (7-16 urte) 121,70 / (0-6 urtekoak) 40
Autobusa, hotela, buffet gosaría eta Forumeko sarrera sartzen dira salneurrian.
Informazio gehiago, Gorlizko Kultur Etxean (946 77 40 05)